Gezurra dirudien arren, azkenean lortu dugu, behingoz, Irlandara goaz. Beno Derry eta Dublin ezagutzera, azken finean, 3 hilabete luzez Txominen etxea izan zen txokoa ezagutzera.
Txomin bertan izan zenetik, tarteka gogorarazten zigun joan behar genuela noizbait Irlandara, baina "noizbait" hori oso urruti ikusten nuen. Baina azkenean iritsi da, eta egia esan uste baino lehenago. 4 urte igaro dira iada gure Txomin bertan izan zenetik eta Uztailaren 18tik 23ra oporralditxo eder bat igarotzera joango naiz aspalditik nire lagun handiak diren bi mutilekin: Txomintxo eta Unai.
Izugarrizko ilusioa ematen dit biekin hara joateak eta Txominen 3 hilabete horietako rutina ezagutzeak. 5 egun dira eta ez dugu denbora soberan edukiko, baina zihur nago oso ondo pasatuko dugula eta benetan bidaia hori disfrutatu egingo dugula.
Orain azterketetan egon arren eta bidaia honetaz pentsatzeak estres pixka bat sortu arren, ziur egon mutilak, benetan gustora igaroko dugula gure oporralditxoa.
Eskerrik asko bioi!!!!pa!!!





